Kide Ileapaindegia 30 URTE BAINO GEHIAGO ZURE ILEAREN OSASUNA ZAINTZEN

Zurekin gaude momentu bakoitzean

Kide Ileapaindegian badakigu zein garrantzitsua den zure osasun kapilarra. Horregatik daramatzagu 30 urte baino gehiago zure ilea zaintzen, zure beharretara egokitzen eta gidatzen; zure irudi-aldaketek barruan daramazun guztia islatzen.

Zarauzko apaindegitik azken joeren berri dugu. Horrez gain, ilea zaintzeko eta honen izaera errespetatzen duten teknika seguruenak ere erabiltzen ditugu.

Gure tratamendu pertsonalizatuak ilearen azterketa batetik eratortzen dira. Azterketa horretan, ilearen profesional-taldeak zure beharrak identifikatzen ditu eta zure neurrirako plan bat sortzen du. Zure osasun kapilarraren jarraipena egiten dugu, izan ere, detaile guztiak zaintzea prebentzioa da.

Marka onenekin lan egiten dugu, gure zerbitzu bakoitzarekin emaitza onenak lor ditzazun eta zure ilea sendo, distiratsu eta osasuntsu senti dezazun. Kolore-tratamenduak, modan dauden mozketak, ile-masajeak… Eta gainera, harreman hurbil eta pertsonalizatua eskaintzen dugu.

Zatoz Kide Ileapaindegia ezagutzera. Zure ongizate kapilarraren detaile guztiak zaintzeko prest izango gaituzu.

Ez galdu ile bat-bera ere

EZAGUTU ZURE ILEAREN OSASUNA GURE AZTERKETA KAPILARRAREKIN

Cuidado capilar - Kide Ileapaindegia
Cuidado capilar - Kide Ileapaindegia

Zure osasun kapilarragatik arduratzen gara. Horregatik, zure beharren araberako tratamendu pertsonalizatua eskaintzen dizugu.

Lagin batetik abiatuta, zure ilearen osasun gabeziak eta hobekuntzak identifikatzeko gai den diagnostiko bat egiten dugu. Bertatik ateratzen dugun informazioa oso garrantzitsua da, izan ere, ostean, zuretzako tratamendu pertsonalizatu bat sortzen laguntzen digulako eta zure egunerokotasunean eraman beharko dituzun pautak eta gomendioak eskaini ahal izango dizkizugulako.

Cuidado capilar - Kide Ileapaindegia
Servicio de imagen - Kide Ileapaindegia

Bizi ezazu autoestimu-igoera bat gure irudi zerbitzuekin

ILE-APAINDEGIKO ZERBITZU GUZTIAK INOIZ EZ BEZALA IKUS ETA SENTI DEZAZUN

Irudi-aldaketa batekin, ile-mozketekin, estetika zerbitzuekin, ile-masajeekin, ile-kolorazioekin… zure ileari bizitasuna ematen diogu. Beti ere, zure ilearen izaerarekiko errespetua ziurtatzen duten kalitatezko produktuak erabiliz.

La peluqueria - Kide Ileapaindegia

Ile-apaindegi bat baino gehiago da, merezitako momentu berezia da

BISITA GAITZAZU ZARAUTZEN ETA GOZATU APARTEKO GIROAZ

Kide Ileapaindegian bisita bakoitza berezia izatea nahi dugu. Horregatik, Zarautzen dugun zentroa zuk merezi duzun une paregabea bizitzeko pentsatua dago. Ile-apaindegira bisita arrunt bat izatetik haratago, autozainketarako eta ongizaterako hitzordu bat bilakatuko da.
Giroko musika, argi leuna, usain lasaigarriak eta gure taldeak eskainiko dizun esperientzia pertsonalizatua.

ESPERIENTZIA LASAIGARRI BATEN BILA ZABILTZA?

Gure markak

Berrikuntza eta kalitatea zure ilearen ongizatea bermatzeko

Kevin Murphy - Kide Ileapaindegia
Evolution & Sciences Cosmetiques - Kide Ileapaindegia

Guregatik esaten dutena

Moda berriak sortzeko etengabe eboluzionatzen dabilen taldea da, beti ere, azaleko, ileko eta norberaren zainketan oinarrituta. Beraiekin igarotzen dudan denboratik zera azpimarratuko nuke: bezeroari nola entzuten dioten, ondoren, pertsona bakoitzaren lana pertsonalizatu ahal izateko. Esaldi batean definitu beharko banu: “Kide bihotzetik zaintzen dizun taldea da”.
Pascual Vicente
Evolution & Sciences Cosmetiques
Jasotzen duzun arreta izugarria da. Oso gertukoak dira eta beti zintzotasunez aholkatzen zaituzte. Bertako ile-tratamenduek ilea sustraitik hobetzen eta gehien gustatzen zitzaidan kolorea aurkitzen lagundu zidaten.
Jaione Garcia
Kiderekin harremanetan jarri nintzen, ilea gehiegi erortzen zitzaidalako eta fina eta distirarik gabe neukalako. Ilearen azterketa egin ostean, berpizteko eta erorketa saihesteko tratamendu ezin hobea aurkitu nuen. Gainera, gehien gustatzen zitzaidan ile orrazkera aurkitzen lagundu zidaten.
AXIER IDOIAGA
La peluquería - Kide Ileapaindegia

Gure tratamendu pertsonalizaturen baterako edo beste zerbitzu baterako hitzordua eskatu nahi duzu?

Zarautzen zain izango gaituzu!

TELEFONO ZENBAKIA: 943 83 05 61 / 605 715 971
ORDUTEGIA:
Astelehenetik ostiralera 9etatik a 19etara (asteartea jaieguna)
Larunbatetan 8tatik 14etara

Zigordia kalea, 44, 20800 Zarautz, Gipuzkoa.